AURREMATRIKULA 2021-2022. ATE IREKIEN EGUNAK

Zuen seme-alabaren aurre matrikulatzeko datak hurbiltzen ari direla eta, hain garrantzitsua den erabaki honen aurrean, gure laguntza eskaini nahi dizuegu. Horregatik, Hegoalde Ikastola hurbiletik ezagutzeko egingo dugun aurkezpen bilerarako gonbitea zabaldu nahi dizuegu.

Gure ikastola ezagutzeko ate irekien egunak ospatuko ditugu: urtarrilaren 25, 27 eta 28an 16:00etan. Covid-19ren aurkako prebentzio-neurriak ziurtatzeko, talde txikiko bilerak antolatuko ditugu aurten.

Aurrematrikula egiteko datak oraindik ez daude zehaztuta; Hezkuntza Departamentuak publikatu bezain laster, hemen argitaratuko ditugu.

Zuen zain izango gaituzue!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude