AURREMATRIKULA 2022-2023. ATE IREKIEN EGUNAK.

Zuen seme-alabaren aurre matrikulatzeko datak hurbiltzen ari direla eta, hain garrantzitsua den erabaki honen aurrean, gure laguntza eskaini nahi dizuegu. Horregatik, Hegoalde Ikastola hurbiletik ezagutzeko egingo dugun aurkezpen bilerarako gonbitea zabaldu nahi dizuegu.

Gure ikastola ezagutzeko ate irekien egunak ospatuko ditugu: otsailaren 7an euskaraz eta otsailaren 10ean gaztelaniaz, 17:00etan.

Bilerara etortzeko, azpiko botoian sakatu eta prestatu dugun aplikazioan izena eman behar duzue. Horretan, ikusiko duzuen egutegian otsaileko astea bilatu, aukeratu duzuen bileran klik egin eta datuak bete behar dituzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.