Azken egun hauetan A gelako lagunak ikastolako inauterietarako Miel Otxinen burua eta txanoa prestatzen ibili gara. Ilusio handia egin digu eta asko disfrutatu dugu.







Gure Gela Alternatiboko lagunek bideo zoragarria prestatu digute, haien egunerokotasunera hurbil gaitezen.
A gelakoek “autonomia eguna´´ egiten dugu ostegun goizetan. Ikastolatik atera eta gure hiria eta ingurua bihurtzen ditugu ikasgela. Hilabete honetan zehar gauza ezberdinak egin ditugu: dinosaurioen erakusketa bisitatu, sukaldaritza tailerrerako erosketak egin, zuhaitzen artean ibili, parkeetan jolastu, pintxoak dastatu… Beti oso ongi pasatzen dugu.







