A gelako ikasleek lanean jarraitzen dute extean.
Kategoriaren artxiboa: Gela alternatiboa
Inklusio kirola
Inklusio Kirol Topaketara joateko gonbitea jaso eta… Hegoeldeko ikasleek ezin zuten hutsik egin. Bertan eman genuen goiza bestelako kirol aukerak ezagutuz.
Tchoukball
TchoukBall kirol alternatiboa ezagutzen, Suiza aldean jaiotako kirol honek inlusioa, errespetua, joko garbia eta elkar lana bultzatzen ditu. Bakearen kirola bezala ezaguna.
Eskulturak sortzen 6. mailan
6. mailan Gaztelania eta Plastikan egiten ari garen proiektuarekin jarraitzeko, gaur buztin txuriarekin geure eskultura propioak sortzen animatu gara.
NUPn eskulturak marrazten 6. mailan
Gaur, 6. mailan Gaztelanian eta Plastikan burutzen ari garen proiektuaren barne, NUPera hurbildu gara han dauden eskulturak aztertu eta bozetoak egiteko. Arratsalde atsegina izan da.
Airearen kalitatea aztertzen 6. mailan
Mankomunitateak eskainitako tailer hau egin dugu gaur. Honetan, gure inguruan dagoen airearen kalitatea aztertzeko aukera izan dugu eta, horretarako, eskola-inguruan eta auzoan zehar bueltatxo bat eman dugu makina berezi batekin.
Bizikletada 5. eta 6. mailan
Gaur, beste eskolekin batera, 5. eta 6. mailako lagunok Iruñeako Udalak antolatutako I Bizikletadan parte hartu dugu. Eskolatik alde zaharreraino gure txirrindulekin joan gara eta han buelta txiki bat eman eta gero, ikasleentzako proposatutako denbora-pasa ezberdinekin disfrutatu dugu. Egun polit-polita izan da.