ZAPOREAK lan taldetik egindako deialdian parte hartu dugu.
Pertsonen errefuxiatuen duintasuna elikatu!
A gelako ikasleek lanean jarraitzen dute extean.
Inklusio Kirol Topaketara joateko gonbitea jaso eta… Hegoeldeko ikasleek ezin zuten hutsik egin. Bertan eman genuen goiza bestelako kirol aukerak ezagutuz.
TchoukBall kirol alternatiboa ezagutzen, Suiza aldean jaiotako kirol honek inlusioa, errespetua, joko garbia eta elkar lana bultzatzen ditu. Bakearen kirola bezala ezaguna.
6. mailan Gaztelania eta Plastikan egiten ari garen proiektuarekin jarraitzeko, gaur buztin txuriarekin geure eskultura propioak sortzen animatu gara.
Gaur, 6. mailan Gaztelanian eta Plastikan burutzen ari garen proiektuaren barne, NUPera hurbildu gara han dauden eskulturak aztertu eta bozetoak egiteko. Arratsalde atsegina izan da.
Mankomunitateak eskainitako tailer hau egin dugu gaur. Honetan, gure inguruan dagoen airearen kalitatea aztertzeko aukera izan dugu eta, horretarako, eskola-inguruan eta auzoan zehar bueltatxo bat eman dugu makina berezi batekin.
Gaur, beste eskolekin batera, 5. eta 6. mailako lagunok Iruñeako Udalak antolatutako I Bizikletadan parte hartu dugu. Eskolatik alde zaharreraino gure txirrindulekin joan gara eta han buelta txiki bat eman eta gero, ikasleentzako proposatutako denbora-pasa ezberdinekin disfrutatu dugu. Egun polit-polita izan da.