“ZIRKULU ERRESTAURATIBOAK” TAILERREN ESKAINTZA

Martxoaren 24an eta 31n, 17:00etan, familia guztiak gonbidatzen zaituztegu errestaurazio-zirkuluen tailerretara. Erreparazioa eta ikaskuntza zigortzearen aurkako talde-prozesu kolektibo baten bidez nabarmentzen dituen metodologia da. Irakasleok ikasturte honetan egin dugu prestakuntza hori eta garrantzitsua da familiak eta ikastola norabide berean joatea. Era berean, hizlari berak, Oihana Zabaleta, joan den ikasturtean eman zituen tailer horiek 6. mailako ikasle eta familiekin, oso balorazio onarekin.

Gurasoentzako ERA ESKOLEN IV. edizioa

Mezu honekin batera, gurasoentzako ERA ESKOLEN IV. edizioa aurkezten dizuegu.

Ondorengo lotura honetan albiste txiki bat eta aurtengo hiru hizlarien bideoetarako sarbideak aurkituko dituzue.

  • Saioa Alkaiza bertsolariak “Bertsolaritza: zertarako eraman haurrak bertso-eskolara?” gaia jorratuko du.
  • Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailea “Euskararen opor-kutxa” gaiaz arituko da.
  • Aritz Olagoi kirol psikologoa berriz, “Nola uztartu euskara eta kirola?” gaiaren inguruan mintzatuko da.

Guztiak, 10 minutu inguruko bideo laburrak dira.

DENON ESKOLA, GUZTIONDAKO EUSKARA JAIA // OTSAILAK 8

“Denon eskola guztiondako euskara” Sortzenek, SOS Arrazakeriak eta Iruñerriko  D eredu publikoko eskola ezberdinek martxan jarri dugun proiektua da. Euskal eskola publikoan egiturazko arrazakeria landu nahi dugu. Aldi berean, euskara auzoetako errealitatera hurbiltzeko eta auzoetako errealitatea euskarara hurbiltzeko asmoa dugu, euskararen diglosia egoeraz kontziente izanik. Gehiago jakin nahi baduzu animatu otsailaren 5ean eginen dugun prentsaurrekora. Otsailak 8an egitarau polit bat antolatu dugu Piparrikan 6-12 urte bitarteko haurrek parte hartu dezaketen jolas tailer, kontzertu eta luncharekin. Animatu zaitezte!