UDA ZORIONTSUA PASA!

Ikasturte bikaina egin duzue eta orain merezi dituzuen oporrak disfrutatzeko unea iritsi da: igerilekura eta hondartzara joan, lagunekin eta familiarekin jolastu, liburuak irakurri, esperimentuak egin…

Guk hurrengo ikasturtea prestatzeko lanean jarraituko dugu.

Irailean berriz ikusiko dugu elkar!

HEGOKantak

Ikasturte honetan euskara lantaldeak ideia polita izan zuen: ikastalde bakoitzak euskal kanta bat aukeratu eta bideoklipa grabatzea, gero beste taldeetan ere ikusi eta euskal kulturara hurbildu eta euskararen erabilpena sustatzeko. Hurrengo irudian sakatzen baduzue ikusiko dituzue eta webguneko eskuinaldeko botoian ere izango dituzue; gozatu!

IRUÑEKO UDALEKO HAUR LITERATUR LEHIAKETA 2023

Gaur, aurtengo Iruñeko Udaleko Haur Literatur Lehiaketan saridunak izan diren Hegoalde Ikastolako zazpi ikasleek Kondestable Jauregian haien sariak jaso dituzte. Zorionak, lagunak, lan ederra egin duzue!

  • Ane Fernandez (LH2) – ipuina – 1. saria
  • Ibai Lopez (LH2) – ipuina – 2. saria
  • Mikel Urzainqui (LH2) – ipuina – 3. saria
  • Luka Pagola (LH2) – ipuina – 4. saria
  • Xia Ladron (LH3) – ipuina – 4. saria
  • Oihan Hualde (LH5) – komikia – 3. saria
  • Amets Garmendia (LH6) – komikia – 4. saria

MATRIKULA: EKAINAREN 19tik 23ra

Gogoarazten dizuegu aurreinskripzioan onartutako ikasleen matrikulazioa ekainaren 19tik 23ra egin beharko duzuela. Horretarako Hegoalde Ikastolatik pasa beharko duzue, 09:00etatik 14:30a arte. Ekarri beharreko guztia korreo elektronikoz zehaztu zaizue.

Bestetik, korreoz esan dizuegun moduan, egokitzapenari buruzko informazioak transmititzeko bilera ekainaren 28an 15:30ean izango da.

Zuen zain gaude!

ERASO LGTBIQ+FOBIKOEN ARUKAKO EGUNA

Maiatzaren 17a LGTBIQA+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zela aprobetxatuz, gaur egun beharrezkoak diren balioak lantzen aritu gara aste osoan zehar, hala nola enpatia edo errespetua; balio horiek ezinbestekoak dira ikasleak etorkizunean pertsona gisa trebatzeko. Horretarako, ikastolan jarduera ugari egin ditugu, esaterako, bikoteekin jarduerak, pertsona eta kolektibo ezberdinek pairatzen duten egoera salatzeko ormairudia, hitzaldi informatiboak, etab. Luxu handia izan da euren bizipenak kontatu dizkiguten gonbidatuak izatea, baina batez ere ikustea ikasleek zer-nolako inplikazioa eta gogo bizia erakutsi duten proposamen bakoitzean.