Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Ikastolan ohitura den bezala, aurten ere Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, zenbait jarduera aurrera eraman ditugu gelan ikasleek kontzientzia hartzeko. Errebindikazio eguna modu ikusgarrian amaitzeko, ikastolaren argazki panoramiko bat atera dugu, non ikasle guztiek elkarri eskua forma ematen dioten. Modu honetan, modu sinbolikoan amaitu dugu efemeridea; denok tratu onen alde gaudela erakusten duen argazki batekin. Hemen duzue gure elkarlanaren emaitza.

PATIOKO PROIEKTUA

Gaur, ikastolako familia eta haurrak ikastolara etorri dira gure patio edertu eta hezkidetzaileagoa bihurtzen hasteko. Batzuk egurrezko paletekin sukaldetxoak egiten hasi dira eta, beste batzuk, ski kooperatiboa egiteko skiak eta eraikineko hormetan arbelak izango direnak margotzen hasi dira. Gainera, hamaiketako ederra izan dute. Lan bikaina!