Musika asko gustatzen zaigu. Ipuin musikalak entzuten, dantzatzen eta jolasten primeran pasatzen dugu.




Urteko lehen elurtea izan dugu Ikastolan! Izugarri disfrutatu dugu eta Hegoalde txuriz jantzita gehiagotan ikusi nahi dugu! Txikiek elurrarekin esperimentatu nahi izan dute eta ikasgelan bere gainean margotzen egon dira, dibertigarria izan da benetan. Gainera, 5. mailako bi lagunek irratirako elkarrizketa bat grabatu dute!

