Aurreko ostegunean, hilak 10ean, HH 3. mailakoek dantza eta kanta bat erakutsi ziguten, baita joku polit batean ibili ginen elkarrekin. Oso ongi pasa genuen!
Aurreko astean Donostiako Aquariuma bisitatzera joan ginen. Itsas animalia pila bat ikusi genituen eta asko disfrutatu genuen. Kontxita eta Txuri marrazoak ikusteko aukera izan genuen. Primerako eguna pasa genuen!
Aurreko astean, HH3. mailako ikasleak Nup-era joan ginen gure koadernoa eskutan hartuta, Kandinsky-ren antzera, inguruko forma desberdinak behatzera eta marraztera. Primeran pasa genuen!
Gaur Pello Añorga idazlea bere ipuinak kontatzera etorri da. Ipuinak irakurri ditugu, musika sortu dugu, dantza egin dugu… Oso ongi pasa dugu berarekin! Eskerrik asko Pello!
HH3. mailako neska eta mutilak, unibertsoaren inguruan gehiago ikasteko Iruñeko Planetariora joan ginen. Asko ikasteaz gain, goiz hartan zehar benetako astronautak bezala sentitu ginen!
HH3. mailako ikasleak Baluartera joan ginen Vivaldiren 4 urtaroen dantza ikuskizuna ikustera. Primeran pasa genuen denok elkarrekin musika eta dantzaz gozatzen. Eskolara bueltan, 4 urtaroen zuhaitza egin dugu gela eta pasabideak apaintzeko.