Matrikulazioa, ekainaren 8tik 12ra

Nafarroako Hezkuntza Departamentuko egutegiari jarraiki, gogoarazten dizuegu aurreinskripzioan onartutako ikasleen matrikulazioa ekainaren 8tik 12ra egin beharko duzuela. Horretarako Hegoalde Ikastolatik pasa beharko duzue, honako agiriak eskuan dituzuela: Bi argazki, bat karnet tamainakoa eta beste bat handixeagoa gelan jartzeko (10*15); gurasoen nahiz legezko tutoreen NANaren fotokopiak osorik; txertoen kartilaren kopia ulergarria; osansunbidearen txartelaren kopia ulergarria; eta kontu korrontearen fotokopia, eskolako balizko ordainketak egin ahal izateko.

Matrikulazioa 2020-2021

Hezkuntza Sailburuaren martxoaren 15eko 27/2020 Foru Aginduaren arabera, etenda geratzen da etapa guztietako aurrematrikula eta matrikulazioa.

Beraz, instrukzio berria izan arte, bertan behera geratuko da hiru urteko haurren matrikulazioa. Salbuespen egoera hau amaitzen denean eta Hezkuntza Sailak data berriak markatzen dituenean, gure webgunean argitaratuko ditugu.