HEGOKantak

Ikasturte honetan euskara lantaldeak ideia polita izan zuen: ikastalde bakoitzak euskal kanta bat aukeratu eta bideoklipa grabatzea, gero beste taldeetan ere ikusi eta euskal kulturara hurbildu eta euskararen erabilpena sustatzeko. Hurrengo irudian sakatzen baduzue ikusiko dituzue eta webguneko eskuinaldeko botoian ere izango dituzue; gozatu!

Ollo

Aurreko astean 1. mailakoek gau bateko irteera izan zuten lehenengo aldiz, Olloko “Gure Sustraiak” Baserri Eskolan. Bertan, ukuiluko animaliak ezagutu genituen, ukendu tailerra egin genuen, basora irten ginen eta naturan jolasteko aukera izan genuen. Esperientzia ahaztezina izan da. 

Musikariak gelan

Aste honetan, Skolaeko jarduera bat burutu behar genuen. Jaietan eta kaleetan emakumezko musikarien presentzia azpimarratu nahi izan dugu. Zenbait ekintza desberdinak aurrera eraman eta gero, txistulari eta panderojole bat gelara ekarri genuen musika, musikariak eta musikatresnak zuzenean ezagutzeko aukera izateko.

Pupila Clown

Pupila Clown eta Laura Puertas-en bisita izan dugu gaur goizean. Lehenengo Pupila ezagutu dugu eta istorio bat kontatu digu. Oso barregarria izan da. Gero Laura etorri da eta bere esperientzia kontatu digu pailaza moduan. Laura Teatrolari eskolan dabil lanean irakasle moduan eta gaur guregana hurbildu da gurekin dibertitzeko asmoz eta gauza askoren inguruan hausnartzeko: neska zein mutil izan, nahi duguna izan gaitezke.

Inguruko zuhaitzak marrazten

Paisaia naturalak nolakoak diren ikasten egon garenez, aukera bikaina iruditu zaigu kanpora irten eta gure komunitateko ingurune naturalean aurkitu ditzakegun zuhaitzak nolakoak diren hobeto aztertzea. Horregatik, eskola ondoko zuhaitza gure koadernoan irudikatzen saiatu gara, baita lortu ere! Gure inguruko zuhaitz hauek oso ondo zaindu eta errespetatuko ditugu, badakigulako zeinen garrantzitsuak diren.