Haur minbiziaren nazioarteko eguna

Otsailaren 15ean Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. 1. zikloan ere egun hontara batu nahi izan dugu. Horretarako, ADANOk egindako proposamenetik abiatuta, hainbat ekintza egin ditugu. Esaterako, urrezko lokarrietan mezu positiboak idatzi ditugu, gaixotasuna duten edo izan duten haur guztiei laguntzeko. Gainera, Nataliaren bisita izan dugu. Berak gauza gehiago kontatu dizkigu minbiziaren inguruan. Minbizia duten haurrei marrazkitxo bat ere egin diegu. Espero dugu gustatzea! Hona hemen hainbat argazki eta bideo bat! 

HEGOKantak

Ikasturte honetan euskara lantaldeak ideia polita izan zuen: ikastalde bakoitzak euskal kanta bat aukeratu eta bideoklipa grabatzea, gero beste taldeetan ere ikusi eta euskal kulturara hurbildu eta euskararen erabilpena sustatzeko. Hurrengo irudian sakatzen baduzue ikusiko dituzue eta webguneko eskuinaldeko botoian ere izango dituzue; gozatu!