Infanta Elena

Joan den astelehenean, Elena Infanta Zentroko hiru langilek bisitatu gintuzten ikastolan. Haien lana zertan datzan azaldu ziguten, eta, halaber, zentroko zaintzaile gehienak emakumeak diren arren, lana berdin egin dezaketela gizonek eta emakumeek. Galdera asko egin genizkien eta konturatu ginen zein garrantzitsua den beraien lana, laguntza behar duten pertsonak zaintzea.

Auzoko adinekoentzako zorion-postalak

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek postal koloretsuak diseinatu dituzte bakarrik bizi diren auzoko adineko pertsonei Gabonak zoriontzeko. Ekimen hori auzoko Haurren Sareko Talde Komunitarioaren baitan sortu zen eta hainbat toki-erakundek sustatu dute. Horren bidez, ikasleak sentsibilizatu nahi dira gure adinekoen zaintzaren garrantziaz, eta gainera, egun hauetan gehien behar dutenentzako poztasun-arrazoi izatea espero da.

Udaltzainekin

Ostiralean Pellok eta Javier erakutsi ziguten nola ibili behar dugun bizikletarekin hirian zehar, zein garrantzitsua den zuhurra izatea eta trafiko seinaleak errespetatzea. Kaskoa jantzita eramatea ere bai. Udaltzainak izaten utzi ziguten. Isun mordoa jarri genuen eta primeran pasa genuen.