Zer nolako zapore eta usaina zuen gaur baratzeko elikagaiekin prestatutako errezetak!!! LH6 eta LH5. mailako ikasleek udaberrian cherry tomateak eta piperrak landatu zituzten eta horiek probestuz, kokak masa egin eta dastatzeko aukera izan dugu.



Gaur Alma etorri da 5. mailako ikasleekin egotera. Alma, maila honetako ikasle baten ama da eta gorra da. Beraien egunerokoa nolakoa den ezagutu dugu, zeinuen hizkuntzarekin kontaktua izan dugu ere (gure izena adierazten ikasi dugu) eta bitxikeri batzuk kontatu dizkigu. Oso interesgarria izan da eta gustora baino gustorago egon gara rato honetan.


