Joe, the storyteller!
Joe, the storyteller, came to school both on Tuesday and Wednesday to tell different stories to second, third, fourth and fifth graders.
We laughed, had fun and enjoyed his show very much!
Below, you can find some pictures!





Aurreko ostiralean 5. mailako ikasleak familiak gonbidatu zituzten gazte ikasgaian burutatko proiektua ezagutzera. Aukera izan zuten Europako hiri ezberdinak ezagutzeko, gure ikasleen bidai agentzien eskutik. Oso arrakastatsua izan zen, guraso asko etorri ziren eta oso gustora egon ginen. Errepikatuko dugu!












Urtarrilaren 17an haur hezkuntzako ikasle guztien arteko tailerrak egiten hasi ginen. Tailerrak heterogeneok dira, hau da, adin ezberdineko haurrak elkartzen dira proposatutako esparru ezberdinetan. Zazpi astean zehar haur guztiak tailer guztietatik pasako dira. Hauetan proposamen ezberdinak eskaintzen dira: sukaldaritza, buztina, naturako elementuak dituzten mandalak, eraikuntza erraldoiak, jolasak, gatz-pasta eta gorputz adierazpena. Gure tailerretara laguntza ematera lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak etortzen dira, mila esker egiten duzuen lanarengatik. Aste honetan bigarren tailerraren txanda izan da, primeran pasatu dugu!!!



















Aste honetan 2. eta 3. zikloko ikasleen Palestinako egoera hobe ezagutzeko aukera izan dugu. Horretarako BDZ taldeko Txuri etorri da guregana. Gauza asko ikasi ditugu eta aske izan nahi duten herrien arteko elkartasuna gertuagotik ezagutu dugu. Haien modura kometa batzuk egin ditugu eta palestinar herriari mezuak idatzi dizkiogu. GORA PALESTINA ASKEA.
Osiralean 3.zikloko ikasleak Condestable jauregira joan ginen. Bertan “Ipuingarria izango da” ekintzan parte hartu genuen eta primeran pasa genuen. Alde batetik Joxe Mari Karrere ipuin kontalariak ipuin batzuk kontatu zizkigun eta gero Amaia Karrere ilustratzaileak marrazki batzuk egin zizkigun. Horretaz aparte, erakutsi zigun nola egin marrazki batzuk eta asko ikasi genuen! Hamaiketakoa Santa Ana plazan jan genuen ikastolara abiatu aurretik! Primeran pasa genuen!







Urriko hilabetea hasteko modu ezin hobea izan dugu! 5. mailako ikasleok hiru egun pasa ditugu Narbarte izeneko herri batean eta ekintza asko eta zoragarriak egin ditugu handik: rafting, tirolina, arroilak, rapelak, abentura parkea … Eguraldia, gainera, primerakoa izan da eta, eskerrak! Animatzen zaituztegu, gu bezala, horrelako ekintzak egitera! Oso dibertigarria izan da.





