Datu pertsonalen babesa

HASIERA

Jarraian, Hegoalde Ikastolak tratatutako datu pertsonalen babesari buruzko informazioa ematen da.

Ematen den informazioa arau honen arabera ematen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerakoan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 31.2 artikulua betez, Gobernuaren Atarian argitaratua dago Hezkuntza Departamentuaren tratamendu jardueren inbentarioa.

ZEIN DIRA DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAK?

  1. Webgune honetako “harremanetarako” atalean dagoen ikastetxeko helbide elektronikoaren bitartez gurekin harremanetan jarri diren pertsonei erantzutea.
  2. Webgune honetako “Iradokizunak, Kexak, Erreklamazioak eta Esker onak” formularioaren bitartez gurekin harremandu diren pertsonei erantzutea.
  3. 2021 urteko aurrematrikula garaian webgunean txertatuko den aplikazioaren bitartez ikastetxeko ate irekien egunetara etortzeko hitzordua hartu duten pertsonei ziurtagiria bidaltzea.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Hegoalde Ikastola da arduraduna.

ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DIRA DATU PERTSONALAK?

Bildu diren helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira.