Egindako azken jarduerak

LH5. mailakoek azkeneko asteetan bi bisita interesgarri izan ditugu. Alde batetik, Belatz ilustratzailea etorri zen komikien marrazkiak egiten irakasteko. Gelara bueltatzean ikasle batzuk ausartu ziren ikasitako trikimailu horiek praktikan jartzen eta a ze marrazki xelebreak egin zituzten! Bestetik, Mancoeducako Arantxak gure auzoan arnasten dugun airearen kalitatea aztertzeko jarraibideak eman zizkigun eta eskolatik kanpo ibili ginen hori behatzen. Nola egin dezakegu Arrosadiaren airea garbitzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.