Ekainaren 11an, Iruñeako udaltzainak ikastolara etorri ziren .Bai gidari bezala, baita oinezkoak izanda ere, nola ibili behar dugun ikasi genuen, stop, zebra-bideak, espaloia, norabidea….oso erne ibili behar garela konturatu ginen!








Haur Hezkuntzako hirugarren mailakoak astero igerilekura joan gara eta oso ongi pasatu dugu. Igerilekuko azkeneko saioak bereziak izan dira, waterpoloko entrenatzaile baten bisita eta igeriketa sinkronizatuko kidea gurekin izan ditugulako. Oso esperientzia politak izan dira, primeran pasa dugu uretan jolasean!














Four eyes, five noses, three mouths, six arms and seven feet… it’s the Hegomonster!
Haur hezkuntzako geletan harrizko animaliak margotzen egon gara. Aste honetan eguzkia atera denez Haur Hezkuntzako 3. mailakoak baratzea harri horiekin apaintzera joan ginen. Marigorringoak, sugeak eta liztorrak bihurtu ziren gure baratzeko biztanle berriak. Bide batez, landatu genituen erraboiletatik ateratako loreak ureztatu genituen.















