Bapateko inspirazioa artelan bihurtu zaigu gaur eguerdiko patioan. Inork gidatu gabe, deus erran gabe, haiek euren kabuz bapateko arte lana sortu dute. 300 hosto baina gehiago erabiliz, txapela kentzeko modukoa burutu dute… ZORIONAK TXIKIK!!!





Astelehenean, lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleek jarduera bat egin zuten Ausolan hezkuntza-proiektuaren barruan, kaikuarekin lankidetzan. Kanpainaren helburua gure ikasleak gure baserrietako lan tradizionaletara hurbiltzea da, lurrarekiko errespetua, KM0 produktua eta ingurumena ezagut dezaten.







Lehen Hezkuntzako 5. mailan Ingurune arloan unibertsoari buruz asko ikasi dugu eta proiektu bat sortu dugu, lapbook bat. Hau Ikasnova gelan egin dugu. Ikasleek bikoteka, haiek haien ikaskuntza oso modu autonomoan bideratu dute. Hona hemen prozesuaren argazki batzuk:
Lehenik, gaiari buruz ikasi genuen eta lapbooka prestatzen hasi ginen:








Lan handia egin eta gero, lapbooka bukatuta genuen:
















Azkenik, behin proiektua amaituta genuela, gure 1. mailako bikoteei aurkeztu dizkiegu:







Lan zoragarria, lagunak!
Gau Beltzaren gaian oinarritutako altxorraren bila egin dute gure LH 1. mailako ikasleak. Talde lanean primeran pasatzeaz gain, altxorra aurkitzea lortu dute. Zorionak eta on egin!
Bi egun hauetan Xabi eta Carlosekin sukaldaritza tailerretan gozatu dugu. Mila esker!