Tipulak hazi zaizkigu eta atzo 3.mailako lagunek dastatzeko aukera izan genuen. Xabiren laguntzarekin, tipulak tenpuran jan genituen. A ze goxoak!






4. eta 5. mailako ikasleek asteartean, hilak 16, antolatutako liburu-azoka oso arrakastatsua izan zen. Bertan bildutako ikasle, irakasle eta familiek liburuak euro batean erosteko aukera izan genuen, eta baita saltzaile gazteen trebetasunez gozatzeko aukera ere. Orain, lortutako diruarekin, gehien gustatzen zaizkien liburuak erostea baino ez zaie geratzen. Zorionak!






Atzo Haizea Loira gelara etorri zen tailer dibertigarri eta polit bat egitera: lehenengo ipuin bat kontatu zigun eta galderak botatzen zizkigun bitartean irakasleak ideiak apuntatzen zituen. Gero, gorputzarekin erritmo ezberdinak egin genituen eta gure abestirako erritmoa aukeratu genuen. Erritmoa eta gitarraren melodia prest genuenean, gure abestirako letra asmatu genuen gure aurreko ideietatik abiatuta. Azkenean, abesti ederrak sortu eta grabatu genituen. Gure hurrengo txirrinetan entzungo dituzue!!!!! Mila miloi esker Haizea!!!

Aste honetan, 4. mailako ikasleek diploma bat jaso dute ikasturtean zehar ikastolako liburutegian egindako lana eskertzeko. Urritik maiatzera bitartean, jolas-orduan, liburutegiko arduradunaren berezko lanak egin dituzte, eta liburuen maileguak eta itzulketak erregistratzeaz, ordenatzeaz eta behar bezala zaintzeaz arduratu dira. Eskerrik asko zuen konpromiso eta egindako lanagatik!
Bi egun hauetan Xabi eta Carlosekin sukaldaritza tailerretan gozatu dugu. Mila esker!
Bortziritik heldu zitzaigun Estitxu bere furgoneta ilusioz beterik. Enborra, euskarri ta arpana batetik, txalekuk eta harriak bestetik… gure ikasleek Herri Kirol mundua gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan zuten aste hontan. Mila esker Esti eta Urkori halako goiza oparitzeagatik eta bereziki XABAT ttikiari bere arpana uzteagatik nahiz eta begi onez ez ikusi!


















Joan den apirilaren 15ean, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, inguruko hainbat ikastetxetako beste ikasle batzuekin batera (Amaiur Ikastola, Iturrama BHI, Iturrama eskola eta Hezkuntza Bereziko Andrés Muñoz eskola), Musiqueando topaketan parte hartu zuten.
Gure ikasleek bi abestitan parte hartu zuten: lehenik, Dua Liparen “Levitating” abestia gorputz-perkusioarekin lagundu zuten, eta, ondoren, Zetaken “Aralarko Dama” abestia abestu eta perkusio txikiko hainbat instrumentu jo zituzten (triangelua, kaxa txinatarra, klabeak…).
Oso esperientzia polita izan da eskoletan musikan egiten dugun lana kalera eramatea eta inguruko beste zentru batzuekin agertokia partekatzea.







