Artearen Historia tailerra

Gaurkoan Alaitz, Iturrama institutuko Artearen Hisoria irakaslea eta gure eskolako ama, 5. mailakoekin tailer bat egitera etorri da. Ingurunen Erdi Aroa eta Aro Modernoa landu dugu, arte estiloak barne: Erromanikoa, Gotikoa, Errenazimendua eta Barrokoa.

Alaitzek tailer zoragarria prestatu du: azalpenak, aurrejakintzak taldeka, dinamikak… eta, amaitzeko, eskulantxo txiki bat.

MIla-mila esker, Alaitz!

Unibertsoari buruzko proiektua

Lehen Hezkuntzako 5. mailan Ingurune arloan unibertsoari buruz asko ikasi dugu eta proiektu bat sortu dugu, lapbook bat. Hau Ikasnova gelan egin dugu. Ikasleek bikoteka, haiek haien ikaskuntza oso modu autonomoan bideratu dute. Hona hemen prozesuaren argazki batzuk:

Lehenik, gaiari buruz ikasi genuen eta lapbooka prestatzen hasi ginen:

Lan handia egin eta gero, lapbooka bukatuta genuen:

Azkenik, behin proiektua amaituta genuela, gure 1. mailako bikoteei aurkeztu dizkiegu:

Lan zoragarria, lagunak!

Eskalada

Azken urte hauetan tiroi izugarria izan du eskaladak, naturan egindako ekintzak, abentura eta arrisku handikoak izanik ere, badute bere funtsean segurtasunari dagozkion eskaladako hainbat kontzeptu. Nafarroan eskaladak badu tradizio eta ibilbide luzea, Hegoalden tradizio honi eta segurtasun arloa jorratzeko beharrari helduz, ilusio handiz heldu diogu gure Boulder txikiari.