Gela Alternatiboa

Ikastolako Trantsizio Gela (TGD) baten ibilbide luzearen ondoren, 2011n jarri zen martxan Hegoaldeko egungo Gela Alternatiboa. Horrela, ikasle guztien inklusioa, integrazioa eta normalizazioa beti sinetsi eta borrokatu duten familien eta profesionalen ametsa bete zen.

Ordutik 9 ikasturte igaro dira eta 8 dira gela honetan egon diren haurrak. Ikasle bakoitzarekin, hezkuntza-komunitateko kide guztiok hamaika ikaskuntza eskuratzeko aukera dugu. Zorte handia da horrelako gela bat izatea Hegoalde Ikastolan.

Bideo honetan ikasturte honetan egiten ari den lana erakutsiko dugu.