Dakizuenez, Korrika Iruñetik igaroko da datorren igandean, martxoaren 22an. Ohitura denez, ikastolaren kilometroa, aurten 766a, Printzearen Harresia, IGE eta Hegoalde Ikastolaren artean partekatzen dugu. Gure tartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska eta mutil batek eramango dute.
Bi egun lehenago, hilaren 20an, ostirala, 15:30ean, gure Korrika txikia ospatuko dugu auzoan, ondoren duzuen argazkian ikus dezakezuen ibilbideari jarraituz. Familiak gonbidatuta zaudete gurekin Korrika txikia ospatzera, baina ezin izango zarete jolastokira sartu amaitzean, dantzaldira. Primerakoa litzateke familiek silletak edo antzeko zerbait ekarri ahal izango bazenute, bozgorailuak jarri eta gure Korrika txikia girotzeko. Hemen ikus dezakezue aurreko edizioko bideoa.
Dantzaldian, 5. mailako ikasleek sortutako bertsoa abestuko dugu eta, ondoren, ikasle hauek ere asmatutako dantza egingo dugu.
Hori baino lehen, talde guztietan hainbat jarduera egingo ditugu ikastetxean: dortsalak eta pankartak prestatu, unitate didaktikoak landu, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek prestatu duten koreografia entseatu eta sarrera nagusian jarri dugun mapa handian Korrika egunero non dagoen markatu. Argazkiak ere egingo ditugu prestatu dugun photocall-ean. Azkenik, monitore interaktibo mugikor bat jarriko dugu sarreran, egunero Korrikaz zuzenean gozatu ahal izateko. Familiei arratsaldeetan sartzera eta argazkiak taldean egitera animatzen zaituztegu.
Gure erreprodukzio zerrenda estekatzen dizuegu, etxean girotzen joan zaitezten.
Animatu parte hartzera!