KALITATEZKO IKASTETXEA

Joan den astean auditoretza izan genuen eta nota onarekin gainditu dugu. Hori dela eta, Hegoalde Ikastolak kalitate zigilua lortu du eta hemendik aurrera kalitate zentro bezala aitortua izango da.

Orain zazpi urte hasi ginen Kadineteko programan. Urte hauetan ikastetxean aurrera eramaten diren jarduerak, erabiltzen diren baliabideak, prozesuak, jarraitu beharreko sistematikak eta abar egunerokoan txertatzen joan gara eta irakaslegoak hauen arabera lan egiten du.

Mila-mila esker auditoretzan parte hartu zuten irakasleoi!

KORRIKA

Dakizuenez, Korrika Iruñetik igaroko da datorren igandean, martxoaren 22an. Ohitura denez, ikastolaren kilometroa, aurten 766a, Printzearen Harresia, IGE eta Hegoalde Ikastolaren artean partekatzen dugu. Gure tartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska eta mutil batek eramango dute.

Bi egun lehenago, hilaren 20an, ostirala, 15:30ean, gure Korrika txikia ospatuko dugu auzoan, ondoren duzuen argazkian ikus dezakezuen ibilbideari jarraituz. Familiak gonbidatuta zaudete gurekin Korrika txikia ospatzera, baina ezin izango zarete jolastokira sartu amaitzean, dantzaldira. Primerakoa litzateke familiek silletak edo antzeko zerbait ekarri ahal izango bazenute, bozgorailuak jarri eta gure Korrika txikia girotzeko. Hemen ikus dezakezue aurreko edizioko bideoa. 


Dantzaldian, 5. mailako ikasleek sortutako bertsoa abestuko dugu eta, ondoren, ikasle hauek ere asmatutako dantza egingo dugu.

Hori baino lehen, talde guztietan hainbat jarduera egingo ditugu ikastetxean: dortsalak eta pankartak prestatu, unitate didaktikoak landu, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek prestatu duten koreografia entseatu eta sarrera nagusian jarri dugun mapa handian Korrika egunero non dagoen markatu. Argazkiak ere egingo ditugu prestatu dugun photocall-ean. Azkenik, monitore interaktibo mugikor bat jarriko dugu sarreran, egunero Korrikaz zuzenean gozatu ahal izateko. Familiei arratsaldeetan sartzera eta argazkiak taldean egitera animatzen zaituztegu.

Gure erreprodukzio zerrenda estekatzen dizuegu, etxean girotzen joan zaitezten.

Animatu parte hartzera!

KORRIKARAKO KOPLAK

Berriz ere, ikastolako talde zoragarri batek Korrikarako koplak sortu ditu. Lan ederra!

Ttipi ttapa euskara
badoa aitzina,
baina hobe korrika
joanen bagina.

Hegoaldeko ume
kuadrilla bikaina
euskaraz dantzan jarri
dezagun mingaina!

Nahiz bidean giharrak
ta hankak nekatu,
mingainak ez dezala
atsedenik hartu.

Bide hau katebegiz
sortzen baldin bada,
ni euskara naiz eta
gu euskara gara.

Aurrera tantaz tanta
egiten da eta
euskaraz izerditu
daigun kamiseta.

Ttipi, ttapa, korrika,
hankei txalo joaz,
aspalditik gatoz ta
urrutira goaz.

ATE IREKIEN EGUNAK 2026/2027

Zuen seme-alabaren aurre matrikulatzeko datak hurbiltzen ari direla eta, hain garrantzitsua den erabaki honen aurrean, gure laguntza eskaini nahi dizuegu. Horregatik, Hegoalde Ikastola hurbiletik ezagutzeko egingo ditugun aurkezpen bileretarako gonbitea zabaldu nahi dizuegu. Etxean, ere, postaz informazio guztia jasoko duzue.

Bileretara etortzeko, hurrengo botoien bitartez izena eman behar duzue:

Ikastolaren eremuan bizi zaretenon etxean ere gutuna jasoko duzue.

Girotzen hasteko, gure Youtubeko kanalean argitaratutako bideoez goza dezakezue etxean: Olentzero egunak, Santa Ageda, Inauteriak, mangerada, antzezlanak, Korrika eta, jakina, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko grabatu berri ditugun bideoak: