
Ikasturte berria hasten dugu gaur eta nahiz eta berezi xamarra izan, ziur pozik eta gustura egongo garela.
Ikasturte berria hasten dugu gaur eta nahiz eta berezi xamarra izan, ziur pozik eta gustura egongo garela.
Lan handia egin eta gero, ikastolako webgune berria martxan dugu! Ziur gara ikastolako berriak kontsultatzeko erabilgarria izango duzuela. Disfrutatu eta gozatu!
Gaur, ekainak 26, 6. mailakoei azken agurra egin diegu eta Hegoaldeko zapia jantzi eta argazkia banatu diegu. Nahiz eta ikasturte bukaera arraro-xamarra izan den, ekitaldi hau polita eta hunkigarria izan da. Zorte on eta muxu pila, lagunak!
Nafarroako Hezkuntza Departamentuko egutegiari jarraiki, gogoarazten dizuegu aurreinskripzioan onartutako ikasleen matrikulazioa ekainaren 8tik 12ra egin beharko duzuela. Horretarako Hegoalde Ikastolatik pasa beharko duzue, honako agiriak eskuan dituzuela: Bi argazki, bat karnet tamainakoa eta beste bat handixeagoa gelan jartzeko (10*15); gurasoen nahiz legezko tutoreen NANaren fotokopiak osorik; txertoen kartilaren kopia ulergarria; osansunbidearen txartelaren kopia ulergarria; eta kontu korrontearen fotokopia, eskolako balizko ordainketak egin ahal izateko.
Zuekin gaude!
Urteak pasa dira baina azkenik Hegoaldeko frontoia estali dute euria egiten duten egunetan txoko lehor bat izateko. Prozesua ikusgarria izan da, “mekano” erraldoi baten antzera.
Hezkuntza Sailburuaren martxoaren 15eko 27/2020 Foru Aginduaren arabera, etenda geratzen da etapa guztietako aurrematrikula eta matrikulazioa.
Beraz, instrukzio berria izan arte, bertan behera geratuko da hiru urteko haurren matrikulazioa. Salbuespen egoera hau amaitzen denean eta Hezkuntza Sailak data berriak markatzen dituenean, gure webgunean argitaratuko ditugu.
Gaur, otsailak 21, Inauteri egun zoragarria izan dugu. Hona hemen argazkiak, gaika sailkatuta:
Martxoaren 2tik 6ra, Hegoalden Berdintasunaren astea ospatuko dugu. Berdintasun aste honi hasiera emateko, martxoaren 2an, arratsaldeko 17:00etan, “Trans-Formatzen” dokumentala ikusteko aukera izanen dugu, zentroko langile eta familiei gonbidapena luzatuz.
Frontoia estaltzeko egin beharrak aurrera doaz. Epeak betetzen ari dira eta ikusgarria izaten ari da.