ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: Martxoaren 7tik 11ra.
- Behin-behineko zerrenden argitaratzea eskolan martxoaren 31n.
- Behin-betiko zerrendaren argitaratzea eskolan apirilaren 8an.
Aurreinskripzio eta matrikularen Hezkuntza Departamentuko webgunea hemen duzue:
Aurrematrikula bi moduz egin dezakezue:
- Online, Educa atariaren bitartez ondoko botoian sakatuz.
- Ikastolan, gure administrariarekin: martxoak 7tik 11ra 09:00etatik 13:00 arte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA
- “Onarpen eskabidea”, behar bezala beteta.
- Agiri hauetako baten fotokopia: familia-liburua/jaiotza-ziurtagiria/pasaportea/NANa/AIZ.
- Errolda-txartela edo -ziurtagiria/bizikidetza-ziurtagiria, gutxienez adingabea eta haren gurasoetako edo legezko tutoreetako bat jasotzen dituena.
AUKERAKO DOKUMENTAZIOA
- Errenta aitorpena (balidazio mekanikoaren kodea duena)
- Desgaitasunaren ziurtagiria
- Gizarte zerbitzuen txostena
- Lanpostuaren ziurtagiria
- Familia ugariaren legezko egiaztapena
- Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea
- Familia-harrerako egoeran egotea
- Familia guraso bakarrekoa izatea
- Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleak
- Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen egiaztagiri ofiziala
- Familiak baldin badaki ikaslea EDUCAn erroldatuta dagoela eta han hezkuntza-laguntzako berariazko premia adierazita dagoela, ez du egiaztagiririk aurkeztu behar, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko baitu