Auzoak aukera pila ematen dizkigu eta haien artean berritu duten parke hau dugu. Goiz zoragarria pasa dugu elkarrekin jolasten.









Ikasturteari amaiera ematen joateko azken ateraldiak egiten ari gara. Gu, Peru Harrira joan gara. Bertan, Iñaki Perurenak harrera egin digu eta ekintza ezberdinak egin ditugu: eskulturak ikusi, paseotxoa eman berak egindako margoak aztertzen, jolastu, herri kirolak ezagutu… Ondoren, Leitzan bazkaldu dugu.













Hala suertatu zaigu Hegoalden, aspaldian hasi ginen Aterpeak izeneko proiektua mugitzen, kabiak sortzen baita goiz ta arratsaldeko “banda sonora” paratzen. Atzoko arratsaldean Aimar izan genuen bixitan eta bere jakinduriari esker izan genuen opari ederra, txitak jaio zaizkigu kabi batean, NON? Hoi zizalarren antzera ezin erran…








