Aurreko astean Donostiako Aquariuma bisitatzera joan ginen. Itsas animalia pila bat ikusi genituen eta asko disfrutatu genuen. Kontxita eta Txuri marrazoak ikusteko aukera izan genuen. Primerako eguna pasa genuen!
Aurreko astean, HH3. mailako ikasleak Nup-era joan ginen gure koadernoa eskutan hartuta, Kandinsky-ren antzera, inguruko forma desberdinak behatzera eta marraztera. Primeran pasa genuen!
Gaur Pello Añorga idazlea bere ipuinak kontatzera etorri da. Ipuinak irakurri ditugu, musika sortu dugu, dantza egin dugu… Oso ongi pasa dugu berarekin! Eskerrik asko Pello!
HH3. mailako neska eta mutilak, unibertsoaren inguruan gehiago ikasteko Iruñeko Planetariora joan ginen. Asko ikasteaz gain, goiz hartan zehar benetako astronautak bezala sentitu ginen!
HH3. mailako ikasleak Baluartera joan ginen Vivaldiren 4 urtaroen dantza ikuskizuna ikustera. Primeran pasa genuen denok elkarrekin musika eta dantzaz gozatzen. Eskolara bueltan, 4 urtaroen zuhaitza egin dugu gela eta pasabideak apaintzeko.
Aurreko astetan, lan taldea eta denon arteko errespetua lantzeko Laguntza programako hainbat jolas egin genituen. Primeran pasa genuen denok elkarrekin jolastuz!
Aurreko astean Iruñako udaltzainek errepideak nola gurutzatu behar ditugun eta errepidetik nola zirkulatu behar den erakutsi ziguten Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei. Trafiko seinaleak ikasteaz gain primeran pasa genuen. Mila esker!