Urtarrilaren 17an haur hezkuntzako ikasle guztien arteko tailerrak egiten hasi ginen. Tailerrak heterogeneok dira, hau da, adin ezberdineko haurrak elkartzen dira proposatutako esparru ezberdinetan. Zazpi astean zehar haur guztiak tailer guztietatik pasako dira. Hauetan proposamen ezberdinak eskaintzen dira: sukaldaritza, buztina, naturako elementuak dituzten mandalak, eraikuntza erraldoiak, jolasak, gatz-pasta eta gorputz adierazpena. Gure tailerretara laguntza ematera lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak etortzen dira, mila esker egiten duzuen lanarengatik. Aste honetan bigarren tailerraren txanda izan da, primeran pasatu dugu!!!