Eskailerak

Haur hezkuntzako 1. mailako grafomotrizitate saio batean hasi zen dena. Ikusi genuen txotxongilo bat sabaitik zintzilik zegoela, otso bat zen. Nola hartu eztabaidatzen hasi ginen. “Igo aulki batera”, “ez naiz iristen”, “igo mahaira”, “eror naiteke”… Norbaitek esan zuen: “Ekarri eskailera bat”. Hori izan zen gakoa. Eskailera bat ekarri genuen, hura nolakoa zen ikusteko, bi makila luze eta txikiago batzuk zituen. Otsoa jaitsi genuen. Paperean eskailera bat denon artean egin ondoren, bakoitzak berea egin zuen, eta azkenean pasabidean zintzilikatu genituen. Oso dibertigarria izan zen.

Udazkena

Udazkenarekin batera hostoen erorketa dator! Goizero Antxon, César eta Emilio hostoak biltzen dituzten arren, goizean zehar zuhaitzek hauek botatzen jarraitzen dute. A ze lana! 

Atezainak laguntzeko, gu ere hostoak jasotzen ari gara, hauekin gelan lantxo politak egiteko. 

“FIRIN-FARAN HOSTOAK DANTZAN

FIRIN-FARA UDAZKENEAN”