Udazkeneko koloreak ikustera joan ginen. Bidean fruitu desberdinak ikusi genituen eta hosto pilo bat jaso genituen. Primeran pasa genuen!








Hona hemen maiatzaren 30ean Haur Hezkuntzako ikasleek prestatutako jaialdi zoragarria. Gozatu!
Aste honetan HHko 2. mailako ikasleak gure irakasle eta hezitzaileekin batera zabalguneko azokara joan gara. Hor dauden azokako postuak bisitatu ondoren, ogia eta gazta erosi ditugu hamaiketakoa hartzeko. Gainera, bertan postu bat duen ikastolako ama batek banilla izozki lau barra oparitu dizkigu, oso ona zegoen, eskerrik asko! Hamaiketakoa hartu ondoren gertu zegoen parke batean jolasten ibili gara. Primeran pasatu dugu.









Urtarrilaren 17an haur hezkuntzako ikasle guztien arteko tailerrak egiten hasi ginen. Tailerrak heterogeneok dira, hau da, adin ezberdineko haurrak elkartzen dira proposatutako esparru ezberdinetan. Zazpi astean zehar haur guztiak tailer guztietatik pasako dira. Hauetan proposamen ezberdinak eskaintzen dira: sukaldaritza, buztina, naturako elementuak dituzten mandalak, eraikuntza erraldoiak, jolasak, gatz-pasta eta gorputz adierazpena. Gure tailerretara laguntza ematera lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak etortzen dira, mila esker egiten duzuen lanarengatik. Aste honetan bigarren tailerraren txanda izan da, primeran pasatu dugu!!!


















