Aurreko ostiralean baratzara joan ginen cherry-ak biltzera eta mozzarelarekin brotxetak prestatu genituen. Oso goxoak zeuden!








Hirugarren hiruhilekoan zehar, euskara eta ingurunen, itsas animaliak eta azalpen testuak landu ditugu. Ikasi dugun guztiarekin gure itsas animalien erakusketa bikaina antolatu dugu, informazio guztia, txukun eta polit, lapbook zoragarri batzuetan laburbildurik. Familia pila bat etorri dira gure erakusketa ikustera eta denok, primeran pasatzeaz gain, asko ikasi dute.





Aste honetan, 4. mailako ikasleek diploma bat jaso dute ikasturtean zehar ikastolako liburutegian egindako lana eskertzeko. Urritik maiatzera bitartean, jolas-orduan, liburutegiko arduradunaren berezko lanak egin dituzte, eta liburuen maileguak eta itzulketak erregistratzeaz, ordenatzeaz eta behar bezala zaintzeaz arduratu dira. Eskerrik asko zuen konpromiso eta egindako lanagatik!
Bi egun hauetan Xabi eta Carlosekin sukaldaritza tailerretan gozatu dugu. Mila esker!
Urtero bezala, Hegoalde Ikastolak Iruñeko Udaleko literatura lehiaketan parte hartu du. Ikasleek lan ikaragarri ederra egin dute eta hala geratu da argi saridunen zerrendan. Atzo Kondestablera joan ginen ikasleek haien sariak jasotzera. Zorionak!!!


| KATEGORIA | SARIA | IKASLEA |
| Komikia – A kategoria | 1. saria | Andrea Landa Escribano |
| Komikia – A kategoria | 2. saria | Joane Tantos Villanueva |
| Komikia – A kategoria | 3. saria | Inhar Lezaun Fuentemilla |
| Komikia – A kategoria | 4. saria | Unai Redin Marin |
| Ipuina – A kategoria | 1. saria | Wanda Latasa |
| Ipuina – A kategoria | 2. saria | Hodei Hernandez Marcilla |
| Ipuina – A kategoria | 3. saria | Ibai Lopez Huerta |
| Ipuina – A kategoria | 4. saria | Asier Gil Mugika |
| Ipuina – B kategoria | 1. saria | Ane Fernandez Goya |
| Ipuina – B kategoria | 3. saria | Mikel Jaunarena Ilundain |
Egun paregabea gaurkoa! 3 urte pasa dira azken Hegolinpiadak ospatu genituenetik eta gogotsu ginen gaurkoetarako. Hurrengo argazkietan egun duguna ikus dezakezue.