Atzo gure 1. mailako ikasleekin baratzara jaitsi ginen. Bertan, iazko landaketak begiratu genituen eta ekiloreak oso handiak zeudela ikusita, moztu egin genituen. Orain, lehortzen utzi ditugu eta laister, labean sartu eta jateko prest egongo dira!







Uzta jasotzeko unea iritsi da. Aspaldian jarritako baratxurik eta tipulatxoak gure zain daude. Karlos Larrea sukaldari eta Xabi soinketakoak lagunduta, uzta jaso baita tipulinak eta baratxuriak sukaldatu ere. Aunitz esker Karlos eta nahi duzun arte…
Baldin bada zerbait gure euskal sena pizten diguna, KORRIKA dugu hauxe. Eta euskal giro hortan saio puntua fintzeko ze hobe Herri Kirolak baino.
Lehenengo zikloan berdintsu darraigu, elkar lanetan beti ere.
Ba erran bezala, alegiazko zenbait ipuinen eskutik jolas kooperatiboan murgildu gara azken txanpa honetan, eta gogotxu.