Hainbeste hilabete eta gero azkenean baratzak emandako uzta jaso dugu. Zeinen ongi jaso ditugun baba guztiak.
Kategoriaren artxiboa: LH 1. maila
Aterpeak proiektua
Ostiralean Iluindango fundazioko lagunak bisitatu gintuzten bere proiektu batean parte hartzeko: Aterpeak proiektua. Hasi ginen gure inguruko txorien informazioa, haien soinuak eta irudiak ikusten proiekzio baten bidez eta ondoren kabi-kutxak eraiki genituen. Margotu ondoren zuhaitzetan jarri genituen. Orain zaindu eta behatu beharko ditugu ea txorien gustukoak diren. Zeinen ongi egon ginen!
Hegoleoren mezua
Food we like
Bingora jolasten
Lanbideak eta estereotipoak
Joko dramatikoak
Igerilekuan
Ikastolako maketa
Jolas kooperatiboak
Oraingoan arrantza kooperatiboan gabiltza, “afaria prest”.
1. mailakoak eskolako BARATZA garbitzen
Oporretatik bueltan baratzean landatzen hasiko gara. Hori dela eta, lehenik eta behin zapalak garbitzen hasi gara.
Lehen Hezkuntza 1. mailako haurrak sukaldatzen
Lehenengo mailako haurrek postre goxo-goxo bat prestatu dute, limoizko moussa. Postre honen osagaiak limoi zukua, jogurta, kondentsatutako esnea eta txokolatezko birutak dira. Ondoren, “Harvard platera” margotu, moztu eta itsasi ondoren etxera eraman dute. Hona hemen argazkiak.
Eneko Etxegarairen bisita 1. mailan
Eneko Etxegarai idazleak bere ipuin bat kontatu eta hainbat ekintza egin zituen gurekin: abestu, dantzatu… Primeran pasa genuen!
Erronka kooperatiboa
Erronka kooperatiboak berriz martxan, oraingoan erreka zeharkatzeko balsak edo egur puskak. Lehendabizi eztabaidatu, adostu eta… ekin lanari!





































