Kategoriaren artxiboa: LH 6. maila
JANARI BILKETA SOLIDARIOA
Hegoalde Ikastola eta Zaporeak elkartetik, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi-asmorik gabeko elkartea, zuengana zuzentzen gara elkartasuna eta elkarrekiko laguntza funtsezkoak diren une honetan.
Dakizuenez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek errefuxiatuei buruzko proiektu handi bat lantzen dute urtero, hainbat elkarterekin koordinatuta eta, lan guztiaren ondoren, konferentzia batzuk ematen dituzte NUPeko ikasleen aurrean.
Proiektu honen ikaskuntzan murgilduta, Zaporeak-eko pertsonekin ikasteko aukera izan dugu. Proiektu hau Ikaskuntza eta Zerbitzua denez, gure ikastetxetik lagundu eta ekarpenak egin nahi ditugu, kasu honetan errefuxiatuentzako elikagaiak bilduz.
Errefuxiatuen proiektuan ikasten
Urtero bezala, 6. mailako ikasleak errefuxiatuei buruzko proiektua egiten ari dira. Oraingoan, Saharako Kabiak elkartearekin egon gara eta asko ikasi dugu.
Storytelling
Musiqueando
Hegoaldetik Hegoaldera
Voley MasterClass
JUDO Paula Beorlegiren eskutik
Gurasoekin Inauteriak prestatzen
Dakizuenez oso gutxi falta da inauterietarako! 6.mailan irrikitan gaude gure azken inauteriak ikastolan ospatzeko. Aurten piraguistak izango gara eta horretarako esku lanetan ibili gara gure mozorroa prestatzeko. Gurasoen laguntza jaso dugu eta oso eskertuak gaude! Oso esperientzia polita izan da gure azken urteko mozorroen prestaketa beraiekin egitea! Ea zuen gustokoa den!








Baratzea martxan
Fruta brotxeta
Aste honetan fruta brotxeta prestatu dugu sukaldaritza tailerrean. Astelehenean errezeta prestatu genuen, asteartean erosketak egin genituen 6. mailako bi lagunen laguntzarekin eta azkenik, asteazkenean, 2. mailako lagunekin batera brotxeta prestatu eta hamaikakorako jan genuen. Asko disfrutatzen dugu tailerrean lagunekin eta oso goxoa zegoen!










IPUINA ESKUZ ESKU EKIMENAREN AURKEZPENA
Aurreko berrietan azaldu bezala, 6. aldiz Hegoalde Ikastolak Bakea eta Bizikidetzako “ipuina eskuz esku” proposamenean parte hartu du, beste hainbat eskolakin. Ipuinaren aurkezpeneko bideoa argitaratu berri dute eta hemen ikusi ahal izango duzue. Bestetik, gure ikasle parte hartzaileek ipuinaren kopia bana jasoko dute.
Arazuriko araztegia
Astelehenean Arazuriko araztegian eman genuen goiza 6. mailakoak. Iruñerriko uren garbiketa nola egiten den azaldu ziguten, duela urte asko zuzenean Arga ibaira izuritzen baitzen eta beraiek egindako lanari esker, gaur egun ur hori garbi iristen da gure ibaira. Asko ikasi genuen eta oso gustora egon ginen.














































































