Autonomia egunak

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere autonomia egunak egiten ditugu eta astearteetan ikastolatik irten eta espazio naturaletan elkarrekin ongi pasatu eta ikasten dugu. Ikasturte honetan 3. mailako lagunak etortzen dira gurekin eta orain arte momentu polit asko partekatu eta  jarduera ezberdinak egin ditugu: sukaldaritza tailerrerako erosketak, inguruko parkeetan jolastu, NUP eta zentzumenen parkera bisita, gabonetako jarduerak, hamaiketako bereziak etab. Hementxe uzten dizuegu laburpentxo bat. 

Isterriara ateraldia

Azaroko azken astean Iberon dagoen Isterria ikastetxera joan gara A gelakoak. Bertan daude aurreko ikasturteetan gure ikaskide izanko bi ikasle eta ilusio handia egin digu haiek ikustea. Gainera, jarduera sentsorial batean parte hartzeko aukera izan dugu eta oso gustora egon gara. Eskerrik asko Isterriako langile eta ikasleei egindako harreragatik!

Autonomia egunak

Asteartean autonomia eguna dugu A gelan eta aurreko urteetan bezala, kalea bihurtzen dugu egun horretan ikasgela. Ikasturte honetan jarduera ezberdinak egin ditugu: NUP-en hosto bilketa, Barañaineko azokan erosketak, parkeetan jolastu, pintxoak dastatu etab. Ikasturte honetan LH6. mailako ikasleak gurekin etortzen hasi dira eta asko gustatzen zaigu haiekin egun hau partekatzea, oso aberasgarria da denontzat.  

Isterriara bisita

Astelehenean gela alternatibokoek ateraldia egin genuen Iberon dagoen Isterria ikastetxea bisitatzera. Oso harrera ona egin ziguten eta gela multisentsorialean udaberriaren inguruko ipuin sentsorial bat ikusi, entzun, usaindu, dastatu eta ukitzeko aukera izan genuen. Ondoren, ikastetxeko gela ezberdinak, sukaldea, baratza, basoa, igerilekua, patioako lorategiak etab. bisitatu genituen eta asko gustatu zitzaigun. Oso egun polita pasa genuen eta oso aberasgarria izan da guretzat. ESKERRIK ASKO bertako guztioi!