Landu ditugun helburuak hauek izan dira:
- Gure arroparen jatorria eta, berrerabiltzea ahalbidetzen badugu, has dezakeen bidaia ikertzea.
- Objektuen bizi ziklora eta ekonomia zirkularraren ideiara hurbiltzea (ekonomia horretan hondakinak baliabide bihurtzen dira) Emausko Trapuketarien lanaren bidez.
- Arropari ematen diogun erabileraren, erosteko erabakien eta kontsumo ereduaren gainean gogoeta egitea.