3 urteko haurrak sukaldatzen

Bazkaldu ondoren, hiru urteko haurrek lan bikaina egin dute. Fruta brotxeta prestatu dute eta horretarako sagarrak, udareak, marrubiak, bananak, kiwiak eta angurriak erabili ditugu. Haurrek brotxeta prestatu dute fruta makilan sartuz eta gainetik txokolatea eta marrubi saltsa botaz. Lan guzti hau egin ondoren, dastatzeko aukera izan dute eta primeran jan dute dena. Hona hemen argazkiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.