Errefuxiatuak

Gure proiektuarekin jarraitzeko, gaur beste bi pertsona etorri dira ikastolara. Alde batetik Begoña Huarte, eskolako irakasle ohia, eta bestetik Lhousain.

Begoñak Iruña Harrera Hirian lan egin izan du urteetan zehar eta plataforma honen funtzionamendua kontatu digu, nola laguntzen dieten migranteei. Bestetik, Lhousainek bere esperientzia kontatu digu, nola etorri zen Marruekosetik hona, bere bizipenak, esperientziak…

Asko ikasi dugu! Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.