Kaixo guztioi! Gogoratzen zarete duela bi aste ekiloreak moztu genituela?
- Hasierako pausua ekiloreak moztea izan zen.
- Bigarrenik, haziak atera genituen.
- Gero, lehortzen utzi genituen.
- Ondoren labeko azpilean zabaldu, ura bota, gatza gehitu eta labean sartu genituen.
- Azkenik, pipa festa egin genuen gelan Hart Txiki ikusten genuen bitartean.






