Napar museoan

Bigarren mailakoak Nafarroako Museora joan gara. Bertan, “Teseo eta minotauroa: Nafarroako Museoko mosaiko erromatarrak” ikustaldia izan dugu.

Erakusketako piezekin lotutako istorioak kontatu dizkigute, Ariadna printzesaren ikuspegitik abiatuta. Honi esker, beste garai batzuetako artea eta bizimoduak ikusi ahal izan ditugu. Gainera, iraganeko garaiek gaur egungo bizimoduarekin dituzten antzekotasunen eta desberdintasunen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.