Gaur goizean LH 4.mailakoak “Gatazkak modu positiboan kudeatzeko” tailer bat egin dugu. Bakoitzari “gatazka” hitzak sorrarazten diguna idatzi eta zutabe batean txertatu behar izan dugu. Zutabeak hurrengoak ziren: positiboa, neutroa edo negatiboa. Hala, gure geletan dugun gatazken ikuspegia negatibo-neutro zutabean kokatu daitekeela esan dezakegu. Gainera, gaian murgiltzeko hainbat jolas kooperatibo egin eta eguneroko gatazken inguruko roll-playingean aritu gara. Gure asmoa prozesu honetan lanean jarraitzea da, lanketa handia baitugu aurretik!! Eskerrik asko Ana egindako ekintzengatik!