Azaroaren 3an, asteartean, Sarasate Pasealekura joan ginen han instalatuta dagoen argazki erakusketa ikustera. Polotik Polorako bidaia interesgarria. Argazki izugarriak!
Egilearen artxiboa: Administrazioa
Orientazioa
Baratzean lanean
IKT eta sare sozialei buruzko tailerra
Asanblada
HegoIRRATIA martxan!
Hemen duzue HEGO IRRATIKO lehenengo irrati saioa! Eskuineko nabigazio barran esteka jarri dugu, zuek eskura izan dezazuen. Hilabetero programa berri bat izanen dugu, talde ezberdin batek egindakoa. Kasu honetan 6.B taldekoek sortutako saioa izan da. Espero dugu zuen gustokoa izatea!
Gure lehenengo ateraldia
HALLOWEEN HELDU DA GURE IKASTOLARA!
Eskolatik gertu
Kaixo! Gaur 5. eta 6.mailako ikasleak gure Ikastola inguruan dugun parke bat bisitatzera joan gara, Iruñeko Orfeoiaren parkea, hain zuzen ere. Bertan, zuhaitzak, animalia mota eta parkean dauden beste elementu batzuk aztertu ditugu. Oso gustora egon gara eta asko ikasi dugu! Gainera eguraldi zoragarria egin du!
Gure bikoteen berriak jaso ditugu!
Udazkeneko hostoak
Arnas aparatua
LH 2. mailan, Natur Zientzietan, giza gorputza landu dugu. Eduki desberdinak jorratu ditugu: gorputzaren atal nagusiak, bizitzaren etapak, bizi-funtzioak, arnas aparatua, hezurrak eta giharrak. Arnas aparatuaren funtzionamendua hobeto ulertzeko, ikasle bakoitzak bere maketa sortu du. Polita, baietz?
5. maila Iruñeko historia ezagutzen
Errezeta gozo-gozoak
5. mailan Gaztelania arloan errezeten proiektua landu dugu eta gure errezeta gustukoenekin liburu polit bat osatu dugu. Ikusi nahi?
Historiaurrea
Kaixo! Gaur Hegoalde Ikastolara Historiaurrean aditua den Javier Goienetxe etorri da. Berarekin ekarri ditu berak egindako material pila bat, esate baterako lantzak, harri ezberdinak (landuak eta landugabeak), harriz eta silex-ez egindako puntak, Venus-ak, arte lanak… Ere erakutsi digu nola egiten zuen lehen gizakiek sua, eta berak gelan egin du. Oso ongi egon da eta asko ikasi dugu! Bi bideo horietan ikusten ahal da nola egin duen. ikusgarria benetan!!!













































































