Azkenean gure tulipak loratu dira, baratzera atera eta arrosa kolorekoak direla ikusi dugu. Bost hilabete kostatu zaie loratzea, udazkenean landatu genituen eta negua igaro ondoren udaberriarekin batera gure ikastola alaitzera etorri dira.






Haur hezkuntzako 1. mailako geletan gorputza ikasten ari gara. Jon Anderren eta Marenen amak bisitan etorri dira. Biak nutrizionistak dira eta gure gorputzarentzat elikadura osasungarriak duen garrantziaz hitz egin digute. Jaki osasungarriak dastatu ditugu eta jolasen bidez gure gorputzerako zer den ona ikasi dugu. Eskerrik asko etortzeagatik!