Neguko aste hotz honetan gure asteko protagonisten familiak gure ikasgeletara etorri dira, Iratirena eta Erinena, hain zuzen ere. Primeran pasatu dugu, eskerrik asko!














Urteko lehen elurtea izan dugu Ikastolan! Izugarri disfrutatu dugu eta Hegoalde txuriz jantzita gehiagotan ikusi nahi dugu! Txikiek elurrarekin esperimentatu nahi izan dute eta ikasgelan bere gainean margotzen egon dira, dibertigarria izan da benetan. Gainera, 5. mailako bi lagunek irratirako elkarrizketa bat grabatu dute!


Egokitzapena badoa aurrera 3 urteko geletan; horrela pasatzen dituzte egunak HH 1. mailako ikasleek!
Emakume zientzilarien egunerako 3 urtekoek kimikariak gaia aukeratu genuen. Horretarako, Marie Curieren ipuin bat irakurri genuen eta esperimentu ezberdinak aurrera eraman genituen: hodeiak sortu genituen pospolo-kaxa eta ur botila batekin; patata eta lastotxoren esperimentua (lortu genuen lastotxoa patatan sartzea erori gabe?); eta azkenik, puxika eta papertxoen esperimentua gauzatu genuen. Argazkiak ikusteko prest al zaudete?









