Sukaldaritza tailer bat egiten ari gara eta pasa den astean Zabalguneko azokara joan ginen, hurrengo egunean egin behar genituen pizzen osagai batzuk erostera. Bide batez, fruta erosi genuen hamaiketakoa jateko. Zenbat kolore eta usai sentitu ditugun!
Udazkenean, irasagar asko bildu genituen gure baratzean, eta gelako amatxo batek irasagar gozoa egin du, klase guztiarekin partekatu nahi izan duena. Gainera, nola egin duten eta gaztarekin eta ogiarekin jateko ohitura azaldu zigun. Mila esker hamaiketako on hau ekartzeagatik.
Gaur bikoteekin elkartu gara ipuin polit bati elkarrekin amaiera ematen. Gainera, 3.mailako lagunok lan bat egiteko galderak prestatu eta elkarrizketa moduan erantzunak jaso ditugu. Ze gustora!!!
Azokara joan ginen eta bertan saltzen zutena ikusi eta gero hamaiketakoa erosi genuen. Bokata goxoak jan ondoren parkean jolastu genuen. Egun bikaina izan zen.
Gaur, otsailaren 21a, Haur Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak tipula goiztiarrak landatzen aritu gara. Landareak eta haien ezaugarri batzuk ikusi ondoren, zuloak egin ditugu dagokigun zapaldan, landatzeko. Amaitzean, ureztatu egin ditugu. Goiz polit batez gozatu dugu.
Asteazkenetan HH 2. mailako gelak elkartzen ditugu, haurren arteko harremanak sustatzeko helburuarekin. Mundinovi txotxongiloen laguntzarekin asteko funtzioa izaten dugu, baloreak lantzeko, esaterako, elkar laguntza, oparien kudeaketa, liskarren konpoketa…. Primeran pasatzen dugu! Ondoren, bi geletako haurrak txokoetan ibiltzen dira nahastuta eta bukaeran euskara lantzeko jolas eta kanta herrikoiak lantzen ditugu (Zubiri Zubiri, Sagu Txiki, 1 2 3 Tomate, Lehoi baten bila noa…), eguraldiak laguntzen badu, patioan.