Animaliaren gaiarekin lotuta, zenbait proposamen egin ditugu 4 urteko geletan: paisaia ezberdinak aztertu, animaliak sailkatu, haiekin jolastu, esperimentatu,…
Egun hauetan ikastolako patioa erabili dugu hainbat proposamen egiteko; antzerkia, zomorroak bilatu, animalien itzalekin esperimentatu… Ikusi zeinen ondo pasatu dugun!
Animaliak lantzen ari garenez, Basaberera joan gara animaliak hurbiletik ikusteko eta ezagutzeko. Ikasturte honetako autobusez egindako lehenengo irteera izan da. Oso gustora egon gara!
Martxoan giza gorputzaren gaia landu dugu eta egindako zenbait proposamen erakutsi nahi dizkizuegu: Eskeletoa osatu dugu, eskuaren grafismoa egin dugu, Andy Warhol artista ezagutu dugu, pisatu gara, gelako gauza neurtu ditugu…
Benetako elurrarekin jolasten ibili gara aprobetxatuz gure patioan dugula eta. Baina baita elurra artifiziala egin dugu ere bikarbonatorekin eta urarekin edo bizarra mozteko espuma eta maizenarekin. Asko disfrutatu dugu!