Aurten inauterietan Joaldunez mozorrotuko gara eta geletan tailerrak antolatu ditugu. Familien laguntzaz gure mozorroa prestatzen hasi gara.








Haur Hezkuntzako hirugarren mailakoak astero igerilekura joan gara eta oso ongi pasatu dugu. Igerilekuko azkeneko saioak bereziak izan dira, waterpoloko entrenatzaile baten bisita eta igeriketa sinkronizatuko kidea gurekin izan ditugulako. Oso esperientzia politak izan dira, primeran pasa dugu uretan jolasean!














Four eyes, five noses, three mouths, six arms and seven feet… it’s the Hegomonster!
Haur hezkuntzako geletan harrizko animaliak margotzen egon gara. Aste honetan eguzkia atera denez Haur Hezkuntzako 3. mailakoak baratzea harri horiekin apaintzera joan ginen. Marigorringoak, sugeak eta liztorrak bihurtu ziren gure baratzeko biztanle berriak. Bide batez, landatu genituen erraboiletatik ateratako loreak ureztatu genituen.
















Today 4th graders have been storytellers for their 5 year old friends.
Hona hemen maiatzaren 30ean Haur Hezkuntzako ikasleek prestatutako jaialdi zoragarria. Gozatu!