Alegiazko istorioetatik abiatuta hainbat erronka kooperatibo osatu dugu aurten, orain heldu zaigu beste gauzetan murgiltzeko unea.







Today 4th graders have been storytellers for their 5 year old friends.
LH5. mailakoek azkeneko asteetan bi bisita interesgarri izan ditugu. Alde batetik, Belatz ilustratzailea etorri zen komikien marrazkiak egiten irakasteko. Gelara bueltatzean ikasle batzuk ausartu ziren ikasitako trikimailu horiek praktikan jartzen eta a ze marrazki xelebreak egin zituzten! Bestetik, Mancoeducako Arantxak gure auzoan arnasten dugun airearen kalitatea aztertzeko jarraibideak eman zizkigun eta eskolatik kanpo ibili ginen hori behatzen. Nola egin dezakegu Arrosadiaren airea garbitzeko?
Asteazkenetan HH 2. mailako gelak elkartzen ditugu, haurren arteko harremanak sustatzeko helburuarekin. Mundinovi txotxongiloen laguntzarekin asteko funtzioa izaten dugu, baloreak lantzeko, esaterako, elkar laguntza, oparien kudeaketa, liskarren konpoketa…. Primeran pasatzen dugu! Ondoren, bi geletako haurrak txokoetan ibiltzen dira nahastuta eta bukaeran euskara lantzeko jolas eta kanta herrikoiak lantzen ditugu (Zubiri Zubiri, Sagu Txiki, 1 2 3 Tomate, Lehoi baten bila noa…), eguraldiak laguntzen badu, patioan.
Third graders presenting and teaching to their bikotekides “A sailor went to sea” clapping rhyme.
Aste honetan fruta brotxeta prestatu dugu sukaldaritza tailerrean. Astelehenean errezeta prestatu genuen, asteartean erosketak egin genituen 6. mailako bi lagunen laguntzarekin eta azkenik, asteazkenean, 2. mailako lagunekin batera brotxeta prestatu eta hamaikakorako jan genuen. Asko disfrutatzen dugu tailerrean lagunekin eta oso goxoa zegoen!
Aurreko berrietan azaldu bezala, 6. aldiz Hegoalde Ikastolak Bakea eta Bizikidetzako “ipuina eskuz esku” proposamenean parte hartu du, beste hainbat eskolakin. Ipuinaren aurkezpeneko bideoa argitaratu berri dute eta hemen ikusi ahal izango duzue. Bestetik, gure ikasle parte hartzaileek ipuinaren kopia bana jasoko dute.
Musika asko gustatzen zaigu eta aurreko egunean, D. Shostakovichen 2. valsa jarraituz primeran pasa genuen. Itsasontziz bidaiatu genuen, batzuetan itsasoa bare eta bestetan bizi zegoen, ez ginen zorabiatu!